BATERA KANPAINA : 46000 SINADUREN BILA

 

                  GFA MOTAKO HARPIDETZA KANPAINA BATEN ABIATZEA

 

                    Demokratikoki erabakitzea nahi duzu, Euskal Departamenduaren

Sortzeaz kontsulta bat lortuz ?

 

                                                      Dei hau zuri doakizu !

 

Iragan ekaineko 29000 sinadurek zinez garrantziazko eragina ukan dute legebiltzarre-ko hauteskundeen kanpainakari. : Euskal Departamenduari buruzko kontsulta gai bazterrezina bilakatu da eta hautagai guziek beren iritzia eman behar izan dute… Horrek alde-agertze berri batzuk ekarri dizkigu ( noiznolakoak beharbada, baina ezin uka aldarrikapenaren sozialisatzeko baliagarriak).

Bestalde, zerbitzu publiko multzo bat (AFK/CAF, Instantzia Handiko Auzitegi, URSSAF, suhiltzaile, posta bulego etabar…) mehatxatua izaiteak nehoiz baino gehiago erakusten du Euskal Departamendu baten egokitasuna eta beharra.

 

Indar harreman hori atxikitzeko eta hurrengo udal ala kantonal hauteskundeetan (2008ko martxoan) pisu baten ukaiteko, iduritzen zaigu, datozen bost hilabeteetan 46000 sinaduren aldeko kanpainaren sustatzea berez doan gauza dela…

 

« Azken esprinta » : eskas diren 16000 sinadurak 5 hilabetez eskuratzea.

 

Datozen bost hilabeteak kanpainako garrantzitsuenak izanen dira dudarik gabe. Edozer gertaturik ere, bi urte lehenago abiatu 46000 sinaduren aldeko kanpaina bere maila gorenean izanen da datorren otsailean.

2006ko maiatzean hasia, ipar Euskal Herriko %10a sei hilabetez lortu da (21000 sinadura 2006ko urriaren 20an). Geroztik sinadura berriak geldi gabe heldu zaizkigu eta 07/10/01ean ia 30000 sinaduratara helduak gara. Hastetik aitzinikusi 46000 sinaduretara ahal bezainbat hurbiltzea izanen da datozen bost hilabeteetan lortzeko helburua.

Itxura dezagun zer daitekeen 46000 sinaduren eragina (ia bakarrik euskal lurraldean lortuak izanik…)

 

 

‘GFA motako’ harpidetza

            ‘GFA’ motako harpidetza bat abiarazten dugu. Eskas diren 16000 sinadurak 50 sinadurako 320 multxotan zatituak izan dira. Multxo baten heina da « BATERA larunbatetan » pertsona bakar batek egun osoan bataz beste biltzen zuen sinadura kopurua.(eni ere  ez dauta zerbait …). Pertsona bakoitzak multxo bat edo gehiago har dezake bere gain. Engaiamendua egin daiteke ere elkarte, herri, kantonamendu, komite, kirol talde etabarren izenean… Sinadura horien eskuratzea BATERAk antolatuko dituen sinadura egunetan egin daiteke (BAB mailan : azaroaren 3an eta 4an Lurramakari, azaroaren 17an, abenduaren 15ean, urtarrilaren 19an eta otsailaren 16an) edo norberak bere gisara ofizio edota elkarte inguruan… Helburua da otsailaren 28ko –berantenez- multxo bakoitzaren 50 sinadurak Bateraren kontagailuan sartuak izaitea… Sinadura multxo bat bere gain har ez dezaketenentzat, diru sostenguan parte-hartze bat proposatzen dugu (multxo 1 =50 euro).

            Helburua lor dezakegu…gaur erabakitzen baduk/badun/baduzu sinadura multxo bat hire/zure gain hartzea eta beste norbaiti harraraztea !

            Sei hilabetez 21000 sinadura bildu ditugu, hire/zure laguntzaz 16000 sinadura bost hilabetez biltzea ahal duguna da. Galdea hau da : gaur egun, ipar Euskal Herrian bagirea 320 pertsona  datozen bost hilabeteetan beren denboratik 5 ordu emaiteko prest direnak, 46000 sinaduretara heltzeko ? Gu guzien esku dago behar denaren egitea, otsailaren 28an erantzuna bai izan dadin.

 

Multxo baten hartzeko prest bazaude edota zure inguruan harrarazteko, baina konkretuki nola egin ez badakizu, dudatu gabe dei egiguzu !!!

 

 

Bilduko den dirua kanpainaren finantzatzeko erabiliko da.

 

 

Sauveur Bacho, Departamendu baten aldeko Hautetsien Elkartea (DHE/AED)

Christian Harlouchet, Euskal Herriko Laborarien Batasuna (ELB)

Jakes Borthayrou, Euskal Konfederazioa (EK)

Juliette Bergouignan, Euskal Herrian Unibertsitate baten aldeko Irakasleen Elkartea (EHUIE)

 

 

 

 

 

 

                                                                 Beharrena :

 

Eskas diren 16000 sinaduren biltzea 2008ko otsailaren 28rako eta horrela hurrengo udal ala kantonal hauteskundeetan (2008ko martxoan) eragitea eta Euskal Departamendu bati buruzko kontsulta baten lortzea.

 

Helburu hori lortzeko, GFA motako harpidetza kanpaina bat abiatua da : 50 sinadurako 320 multxo proposatuak dira. Engaia hadi/zaitez multxo baten hartzera (multxo 1= egun bat) eta zure inguruan harraraztera.

 

   --------------------------------------------------------------------------------------------------------------

 

 

                                                Erantzun orria

 

 

 

Abizena, Izena :……………………………………………….

Posta helbidea :………………………………………………..

Email helbidea :……………………………………………….

Tel :………………………

 

 

 

 

1)      BABko sinadura egunean parte-hartzera engaiatzen naiz

 

·        Lurrama eremuan 

 

- azaroaren 3an                   (   )

 

- azaroaren 4an……………(…)

 

·        Azaroaren 17an…………...(…)

 

·        Abenduaren 15ean………..(…)

 

·        Urtarrilaren 19an…………(…)

 

·        Otsailaren 16an…………...(…)

 

 

 

 

2)      Ene aldetik, 2008ko otsailaren 28a aitzin 50 sinadura biltzera

      engaiatzen naiz………………………(…)

 

 

 

 

3)   50 euro Baterari emaiten dizkiot ( egun bateko sinadura biltzearen ordez), kapainaren

    finantzaketarako erabiltzeko…………(…)

 

 

Bateraren helbideak

PK / BP 40

64 250  Ezpeleta

Tel :06.88.58.23.41

Emaila : plateforme-batera@wanadoo.fr

BATERA (euskara)
© 2012 CFDT Pays Basque